Tolosarroi tripafesta gehiegi gustatzen ez ote zaigun fama jartzen ari zaigu. Eta ezta gutxiagorako, orain dela bi aste babarrunaren feria eta aste honetan txuletaren festa aitzakia ederra izan da aski jan eta edateko.
Txuletak, zainzuriak, xaxuak, teila eda zigarrilloak… denetatik jan ahal izan da zerkausian prestaturiko jatetxe erraldoiean…
Baina festa ez da han bakarrik garatu, tabernetan ere zubiaren aitzakiarekin negozio bikaina egin dute, ordutegia luzatu eta jende mordoa ibili da zubi osoan tabernak ixterako ordua arte.
Horrelakoak maiz egoteak herriaren bizitasuna areagotzen baitute, aspaldian galdua zena eta errekuperatzen ari dena. Hala bedi, tolosako gazteak bertan gera ahal gaitezan.